Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

barrikadak etiketa duten bideoak

Pagola: Maskaradak 2024 Barrikadak

Pagolarrek, ohi den legez, barrikadekin hasi dute maskaraden lehen emanaldia. Goizeko 9:30ean abiatu dute lehena, eta arizaleez gain, ordurako hainbat herritar zein inguruetatik bertaratutako jende ugari batu da. Pagolarren historiako lehen maskaradek hasiera-hasieratik ikusnahia piztu dutela dirudi. Guztira, goiz osoan zehar, bost barrikada izan dira: dantza, beltzeriaren barrabaskeriak, kantua, jan-edana... Barrikada guztiak herrian bertan izan dira, alde batetik bestera oinez mugitu da taldea eta Pagolako plazan amaitu dituzte goizeko lanak. Irudiak: Maite Irizar, Amaiur Aristi. Pagolako maskaradak, barrikadak, Pagola, 2024-01-21.

Dokumentuaren akzioak