Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

barkoxe etiketa duten bideoak

Barkoxe: Maskaradak 2021 azken errepika

Barkoxeko gazteek aste honetan hasiko dituzte maskaradak. Pandemiaren erruz urtebeteko atzerapenarekin heldu dira, eta inauterietan beharrean udan emango dituzte. Azken errepika egin dute pasa den larunbatean Barkoxeko plazan. Xaxi Hobiague eta Ximun Pinque arizaleekin hitz egin dugu. Hobiaguek kantiniersa eta buhame rolak egingo ditu; bi paper horren ezberdinak, dantzariarena eta beltzeriarena, prestatzearen inguruko kontuak kontatu dizkigu. Pinquek, berriz, Kabanaren papera egingo du. Ez ohiko maskarada honen prestaketa nolakoa izan den azaldu digu. Barkoxeko gazteek, baldintza guztiak behar bezala betetzen badira, uztailaren 31n emango dute lehen saioa, arratsaldeko 17:00etan Barkoxen bertan. Bertaratzeko beharrezkoa izango da osasun pasea. Egoerak uzten badu asmoa dute urrira arte maskaradak hainbat herritan eskaintzekoa, baina astean astean joango dira egutegia zehazten. Irudiak: Maite Irizar eta Amaiur Aristi. Barkoxeko maskaradak, azken errepika, Barkoxe, 2021-07-24.

Dokumentuaren akzioak