Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

baile-de-los-viejos etiketa duten bideoak

Ezpalak 2011 Vezos Astures

Vezos Astures talde asturiarraren emanaldia Iruñean, Ezpalak dantza tradizionalaren nazioarteko jaialdian. Dantza soltea izan da 2011ko Ezpalak jaialdiaren ardatza, eta Vezos Astures taldeak asturiasko hainbat dantza solte eskaini ditu. "Los Sueltos" izeneko jota eskaini du lehengo, Asturiaseko hego-mendebaldeko mendietan jasotakoa eta ahots eta panderoz dantzatzen dena. Ondoren, "baile de arriba" edo goiko dantza egin dute, Asturiasko mendialdekoa, "baile de los viejos" edo zaharren dantza bezala ezagutzen dena. Kaskaineta handiekin lagunduz besoak biraka dantzatzen dira, eta pandero laukia erabili ohi da dantza honetarako. Azkenik, Asturias erdiguneko jota egin dute, urrats berezi eta zailak dituena, eta ohi bezala, jotaren ondoren "a lo ligero", alegia, arin-arina, "saltón" izenarekin ere ezaguten dena. Azken bi piezak gaita eta danborrarekin. Irudiak: Eire Vila. Iruñea, 2011-05-28.

Dokumentuaren akzioak