Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

atharratze etiketa duten bideoak

Atharratze-Alozeko maskaradak 2022 branletik jauztea eta karakoiltzia

Igande honetan Gamere-Zihigan eskainiko dituzten maskaradekin bukatuko da Atharratze-Alozeko gazteen maskarada-egutegi ofiziala. Irudietan lehen maskarada agerraldian, Atharratzen dantzatutako branletik jauztea eta karakoiltzia ikus daitezke.  Branletik jauztean aitzindari bakoitzak bere erakustaldia egiten du; bakarkako lanik luzeena izaten da eta une horretan ematen dituzte urratsik zailenak. Jarraian, entseinaria gidari dela soka osatzen dute, anderea aurrekoan eta laborarisa atzeko puntan kokatuta. Sokara arizaleak eta ikusleak batzen dira. Irudiak: Aritz Ibañez. Atharratze-Alozeko maskaradak, branletik jauztea eta karakoiltzia, 2022-01-16.

Dokumentuaren akzioak