Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

agintariena etiketa duten bideoak

Berriz: San Pedro 2021 dantzari-dantza

San Pedro egunez eskolako patioan eman dituzte dantzari-dantza eta erregelak Berrizko dantzariek. Pandemia dela eta plazan beharrean eskolan izan da saioa. Normalean San Pedro bezperan donien-atxa plazaren erdian igo ondoren egiten dute dantzariek lehenengoa saioa, eta San Pedro egunean goizez eta arratsaldez irteten dira plazara. Aurten eguerdian bakarrik dantzatu dute. Dantzari-dantza osoa egin du ezpata-dantzari zortzikoteak: agintariena, zortzinangoa, ezpata joko txikia, banangoa, binangoa, ezpata joko nagusia, launangoa, makila jokoa eta txotxongiloa. Irudiak: Amaiur Aristi. Dantzari-dantza, San Pedro, Berriz, 2021-06-29.

Dokumentuaren akzioak