Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

2002 etiketa duten bideoak

Road to Perdition dantza eszena

Pub irlandar bateko irudiak ageri zaizkigu bideoan, haurrak, gazteak eta helduak, denak datzan. Sam Mendes zine zuzendari britaniarrak 2002. urtean zuzendu zuen "Road to Perdition" pelikulako dantza eszena bat dugu. Pelikulako protagonistak Tom Hanks, Jude Law, Paul Newman eta Daniel Craig aktoreak ditugu. Dantza eszena honetan pub irlandar bat ageri zaigu, saloia leporaino beteta eta denak festan, dantzan ari dira. Musika irlandarraren doinuan, kontra-dantzak dantzatzen ari dira tabernako bezeroak. Esan daiteke ia inor ez dagoela geldirik, denak dantzan edo txaloekin erritmoa markatuz, baita haurrak eta gaztetxoak ere. Road to Perdition, EEBB, 2002.

 

Dokumentuaren akzioak