Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Raices: Otsagabiko dantzak

Dokumentuaren akzioak

Raices: Otsagabiko dantzak

2015/06/11 12:00

Otsagabiko dantzei buruz TVE-ko Raices saioak egindako erreportajea da honakoa. Claudio Villanueva Muskildako maiordomoak emperador, katxutxa, danza, modorro, pañuelo eta jota dantzen inguruko gora beherak azaltzen ditu bi ataletan. Lehenengoan, Manuel Garrido Palacios programaren gidariaren sarreraren ostean, Otsagabiko modorro dantza azaldu eta hau gaztetxo talde bati irakasten agertzen da Villanueva. Gero, helduak ageri dira dantzan. Irudietan Bonifacio Esandi eta Luis Cambra euskaraz elkar agurtzen ere agertzen dira. Bigarren atalean, berriro ere Claudio Villanueva elkarrizketatzen dute dantzen inguruan eta dantzariek herriko dantzak egiten dituzte, oraingoan dantzarako jantziekin atonduta. Dantzarien artean gaur egun Bobo paperean Jose Javier Sagardoy agertzen da. Mintxo Garaikotxearen bidez eskuratutako irudiak dira hauek. Otsagabiako dantzak, Raices, TVE, 1970eko hamarkada.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.