Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Oion: San Bizente-San Anastasio 2016 Zaindari Sainduen Dantza

Dokumentuaren akzioak

Oion: San Bizente-San Anastasio 2016 Zaindari Sainduen Dantza

2016/01/26 09:45

Urtarrilaren 22an, bi zaindari santuen eguna ospatzen dute Oion-en, San Bizente eta San Anastasio. Prozesioan, santuen irudiak laguntzen egiten dute dantza Eltziegoko Gaiteroen doinura. Dantzaren lehen zatian, dantzariek bidean atzeraka doazela dantzatzen dute, Sainduen irudiei bizkarrik ez emateko. Luzaroan mutil talde batek dantzatu izan du Oion-en zaindarien dantza, baina azken urteotan neska-mutilez osatutako talde batek ere parte hartzen du, eta ondorioz, bi talde aritzen dira orain, soilik gizonezkoek osatua bat, eta gizon-emakumez osatua bestea. Javier Martinez de la Puente argazkilariak, aurtengo urtarrilaren 22an egindako dantzan hartutako irudiak dira honako hauek. Irudiak: Javier Martinez de la Puente - Zubiko. Oion, San Bizente-San Anastasio, Zaindari Sainduen Dantza, 2016-01-22.

Etiketak
oion
arabako-errioxa
errioxa
saindu-zaindarien-dantza
tradizionala
san-bizente
araba
2016
prozesio-dantzak
san-anastasio

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.