Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Leitza: Tiburtzio Deuna 2015 Ezpata-dantza

Dokumentuaren akzioak

Leitza: Tiburtzio Deuna 2015 Ezpata-dantza

2015/11/09 12:15

Lehen aldiz neskaz eta mutilez osatutako ezpata-dantzari taldeak eskaini du ezpata-dantza Leitzan, 2015eko San Tiburtzio egunean. Errepublika garaian, 1930eko hamarkadan, abiatu zen Leitzan San Tiburtzio egunez (abuztuaren 11n) ezpata-dantza egiteko ohitura. Durangaldeko dantzari-dantzan oinarrituta Eusko Gaztedik berregindako dantzaren aldaera zabaldu zen Euskal Herriko hainbat herritara eta horixe da Leitzan ikasi eta festetako egun nagusian dantzatzen hasi zirena. 

Aurrera dantza taldeko bi zortziko talde pazaratu dira 2015eko Tiburtzio Deuna egunean ezpata-dantza egitera, biak nekaz eta mutilez osatuak lehen aldiz. Kalejirakin sartu, eta agintariena dantzatu dute, ikurriña eta Leitzako bandera dantzatuz, ondoren zortzinakoa lekuan eta zortzinakoa leku aldaketekin, banakoa, binakoa, launakoa, makil jokoa, ezpata-dantza eta txankarrankoa dantzatzen dituzte, berriz ere kalejirarekin Udaletxeko arkupetara erretiratzeko. 

Irudiak Joseba Sagastibeltzak sareratu ditu Youtuben. Leitza, San Tiburtzio, ezpata-dantza , Aurrera dantza taldea, 2015-08-11.

Etiketak
san-tiburtzio
emakumeak-dantzan
leitza
tradizionala
ezpata-dantza
2015
nafarroa

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.