Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Estoniako soka-dantzariak: Kolonntants

Dokumentuaren akzioak

Estoniako soka-dantzariak: Kolonntants

2015/07/01 10:05

Estoniako Tallin hiriburuan egiten den Sabatants jaialdiko irudiak dira hauek. Sokan, bata besteari eskua emanda edo bikoteka ageri zaizkigu dantzariak, Kolonntants edo "zutabe dantza" piezaren soinuaren erritmora. Ingurutxoetan ematen den antzera bikoteka hasten dira dantzan, gero sokara pasa eta erritmo ternarioari jarraituz figura ezberdinak egiten dituzte. Soka erlojuaren norantzan eramaten dute aurrera, guretzat ohikoa ez den norantzan hain zuzen ere. Piezaren amaieran berriro ere bikotea heldu eta baltseoan jarraitzen dute, oraingoan erlojuaren kontrako norantzan. Maarja Sarv eta Leanne Barbo musikariek Biolinaz eta Gaitaz jotzen dute Kolonntants dantzarako abestia. Estoniako soka-dantzariak: Kolonntants. Sabatants Jaialdia, Tallin (Estonia). Irudiak: Jaanus Vainu. YouTube, Leanjee. 2015-06-26.

Etiketak
soka-dantza
estonia
sabatants
tradizionala
tallinn
2015

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.