Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Joareak dantzatzeko bi erak Ituren, Zubieta eta Aurtitzen

Dokumentuaren akzioak

Joareak dantzatzeko bi erak Ituren, Zubieta eta Aurtitzen

2016/01/27 10:50
Bazenekien joaldunek bi eratara dantzatzen dituztela Ituren, Zubietan eta Aurtitzen? Ituren eta Zubietan joerei kolpe bat eragiten diete pausu bakoitzeko, eta Aurtitzen berriz bi kolpe. Joareak dantzatzeko bi moduak azaltzen dizkigute Ituren, Zubieta eta Aurtizko joaldunek honako bideo honetan. Jabier Bereau (Ituren), Periko Santesteban (Zubieta) eta Ibai Berregi (Aurtitz) joaldunek eman dizkigute argibideak, nola dantzatzen dituzten joareak, eta nola egiten dituzten egokitzapenak elkarrekin jotzen dutenean. Joareen erritmoa partituran jarri digu Elur Arrieta perkusionistak, bi moldeak ongi ulertu ahal izateko. Datorren astelehen eta asteartean, otsailaren 1ean eta 2an ospatuko dituzte inauteriak Ituren eta Zubietan, eta bertan izango duzue joareak dantzatzeko bi moduak zuzenean ikusi eta bereizteko aukera. Irudiak (2015eko inauterietan hartuak) eta edizioa: Eire Vila. Partitura erritmoa: Elur Arrieta. Mila esker Jabier Bereau, Periko Santesteban, Ibai Berregi eta Ituren, Zubieta eta Aurtitzeko joaldunei. Joareak dantzatzeko bi erak Ituren, Zubieta eta Auritzen, 2016-01-27.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

2016/02/10 14:26
Atzo Iruñeko "Punto de Vista" zine dokumentalaren jaialdian proiekzio-omenaldia egin zuten, Pío Caro Baroja protagonista. Bertan, besteak beste, "Navarra: Las cuatro estaciones" bere dokumentalaren neguari buruzko kapituloa, eta zehazki, Zubietako inauterien aspaldiko irudiak. Bitxia da ikustea nola aldatu duten Zubietako joaldunek joareak jotzeko modua.

Orain gibel kolpe batez (Iturendarrek bezala) edo lasterka dantzatzen dituzte joareak. Baina irudi zaharretan bi kolpe ematen dizkiote joareari, egun Aurtiztarrek egiten duten bezala.

Hona lotura: https://www.youtube.com/watch?v=fII8W1_xa7o (15:29 minutuan)

Sare sozialetan kontu hauei buruz kalakan ibili gara gaur lagun batzuk eta Edorta Amurua-k beste bideo honen erreferentzia pasa dit. "España Insólita" dokumentaletik hartua, Aurtizko joaldunak dantzan, 1965ean. Ikaragarri ederra:

https://www.youtube.com/watch?v=opw_1eyDZtk

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.