Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Filipe Oihanburu, euskal kulturaren enbaxadore

Dokumentuaren akzioak

Filipe Oihanburu, euskal kulturaren enbaxadore

2015/12/16 12:58

Dantzari, idazle, dantza-talde eta abesbatz zuzendari, koreografo, irrati esatari eta idazlea, Filipe Oihanburu 1921ean jaio zen Argeles-Gazost-en. Parisen dantza eta musika ikasketak eginda, 1945az geroztik Olaeta Balletan abiatu eta ondoren Oldarra Balletarekin jarraitu zuen. Etorki kantu eta dantza elkartea sortu eta zuzendu zuen, eta dantzaren inguruan hainbat idazlan egindakoa da. Euskal dantza, euskal kantua eta oro har euskal kulturaren alorrean egindako bizitza baten dokumental-proiektua da Filipe Oihanbururi buruz, bere bilobak, Lucia Oihanburu Barahonak irudiotan aurkezten duena. Dokumentala egin ahal izateko produktora edo elkarte baten babesa eta baliabide ekonomikoak bilatzen ditu orain Lucia Oihanburuk, eta horiek erakartzeko prestatu du honako teaserra, dokumentala izan daitekeenaren aurrerapentxoa eginez. Filipe Oihanburu, euskal kultuaren enbaxadore dokumentalaren Teaser-a, Lucia Oihanburu Barahona, 2015.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.