Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Donibane Garazi: Libertimendua 2016 Azkaindarrak

Dokumentuaren akzioak

Donibane Garazi: Libertimendua 2016 Azkaindarrak

2016/03/17 11:38

Dantza-jauzi bitxia da Azkaindarrak, ez baita tradizioan eta dokumentazio zaharrean horri buruzko aztarna askorik. Garaztarrak taldeko dantzariak ageri zaizkigu irudiotan, Donibane Garazin eskainitako Libertimenduaren baitan Azkaindarrak jauzia dantzatzen. Antrexataka edo Jauzika dantzatzen dute, eta honako urratsa segidarekin:

  • Zote, ebats, dobla, ebats [X2]
  • Erdizka lauetan
  • Ebats, dobla, ebats
  • Zote, erdizka, dobla, erdizka [X2]
  • Erdizka lauetan
  • Erdizka, dobla, erdizka
  • Zote, ebats, dobla, erdizka [X2]
  • Erdizka lauetan
  • Ebats, dobla, erdizka [X2]
  • Zote, erdizka, dobla, luze eta ebats [X2]
  • Erdizka lauetan
  • Erdizka, dobla, luze eta ebats [X2]
  • Erdizka lauetan
  • Zote, erdizka, pika, dobla, erdizka [X2]
  • Erdizka lauetan
  • Ezker, eskuin, zote, erdizka
  • Eskuin, ezker, dobla, antrexatak eta jauzi.

Jean Michel Guilcherrek ez zuen jaso bere landa-lanean, ez zitzaion agertu, eta Miguel Angel Sagasetaren esanetan, 60ko hamarkadan ahozko tradizioan galdua zen dantza-jauzi hau, ez Guilcherrek ez Sagasetak ez baitute bere aztarnarik bildu. Sagasetak dioenez jauzi honen partitura Uztaritzeko Pikoenia etxean Jean Baptiste Amestoyk gordetzen duen koadernoan bakarrik topatu du. Baionako Grand Seminariotik ateratakoa omen da koadernoa, eta horregatik Sagasetak iturri moduan "Seminario" aipatzen du. Sortzaile baten lana da Azkaindarrak Sagasetan iritziz, konposizioak barne batasun handia baitu. Sagasetari Janpier Bordarranpe (1913-2004) Graxien iholdiarrak esan zionez, Azkaindarrak Iholdin 1930. urte ingururarte dantzatu omen zen.

Irudiak: Eire Vila. Libertimendua, Garaztarrak, Azkaindarrak, Donibane Garazi, 2016-02-07.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.