Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Donibane Garazi: Libertimendua 2016 Lapurtar motxak, Lakartarrak eta Ahuntxa

Dokumentuaren akzioak

Donibane Garazi: Libertimendua 2016 Lapurtar motxak, Lakartarrak eta Ahuntxa

2016/06/14 12:42

Hiru dantza-jauzi segidan, ohituraz halaxe ematen direnaz maiz, nahiz eta bakarka ere dantzatu izan diren: Lapurtar motxak, Lakartarrak eta Ahuntxa. 

Sagasetak dioenez garai bateko dantza-jauzien primaka edo txapelketetan ohiko pieza izaten zen Lapurtar motxak, dantzatzeko zailetakoa baita urratsak markatu gabe buruz dantzatzeko. Jean Michel Guilcherrek dioenez, Lapurtar Motxak doinuaren pasarte bat 1772an estreinatutako Julie komedia frantsesean ageri zen. Ahuntxari buruz berriz, Guilcherrek dioenez Thoinot Arbeauk 1588ean argitaratutako Orchesographie liburuan jasota dago aire hori. Langres-en egindako maskarada batean dantzatu zen "branle de sabots" (eskalapoi branlea) batean entzun omen zuek Arbeauk. 

Garaztarrak taldeko dantzariak ageri zaizkigu irudiotan, Donibane Garazin eskainitako Libertimenduaren baitan Lapurtar motxak, Lakartarrak eta Ahuntxa jauzi-segida dantzatzen. Antrexataka edo Jauzika dantzatzen dute, eta honako urratsa segidarekin:

Lapurtar Motxak

  • Pika, luze eta ebats (X4)
  • Zote, erdizka, pika, luze eta ebats (X2)
  • Erdizka eta hiru, eskuin (X4)
  • Zote, erdizka eta hiru, eskuin (X2)
  • Pika, erdizka (X4)
  • Zote, erdizka, dobla, eskuin, ezker, erdizka eta hiru (X2)
  • Zote eta hiru, erdizka eta hiru, dobla eta hiru, erdizka eta hiru
  • Erdizka lauetan
  • Ezker, eskuin, ezker hiru, erdizka eta ezker
  • eskuin, ezker, eskuin hiru, erdizka eta eskuin

Lakartarrak

  • Zeina, ebats, ebats (X2)
  • zote, pika, erdizka, pika
  • Zeina, ebats, ebats (X2)
  • dobla, pika, erdizka, pika
  • Zeina, ebats, ebats (X2)
  • Zote eta hiru, erdizka eta hiru, eskuin (X2)
  • Ezker, eskuin, ezker eta hiru, eskuin, erdizka eta hiru, eskuin (X2)

Ahuntxa

  • Erdizka lauetan
  • Zote eta hiru, erdizka, dobla eta hiru, erdizka
  • Ezker, eskuin, jo, erdizka, eskuin, ezker, jo, erdizka,
  • Erdizka lauetan
  • Zote eta hiru, erdizka, dobla eta hiru, erdizka
  • Ezker, eskuin, jo, erdizka, eskuin, ezker, jo, antrexetak eta jauzi.

Irudiak: Eire Vila. Libertimendua, Garaztarrak, Lapurtar motxak, Lakartarrak eta Ahuntxa, Donibane Garazi, 2016-02-07.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.