Hemen zaude: Hasiera Bideoak Balleta

Dokumentuaren akzioak

Balleta

Ballet T: Dantza Euroeskualdean 2014-2015

Dantzaren bitartez Euskal Herriko iparralde eta hegoaldea batzen ditu Donostiako Victoria Eugenia Antzokiaren eta Malandain Ballet Biarritzen arteko lankidetzaren emaitza den Ballet T-k. Kulturaren eta arteen inguruko lankidetzan dihardute biek 2007. urtetik aurrera. Dantzaren inguruko hezkuntza eta sentsibilizazio programek, ikuskizunek, entsegu irekiek eta beste zenbait ekintzek osatzen dute Ballet T-ren programa. Irudiotan proiektuaren ekintzak aurkezten dituzte hain zuzen ere honen inguruan lan egiten duten zenbait koreografok, eragilek eta ikusle-dantzarik.

Ballet T programan parte hartzen duten hainbat eragile eta parte hartzaile ageri dira hizketan eta dantzan bideoan zehar. Besteak beste: Carine Agirregomezkorta, Malandain Ballet Biarritzeko administraria; Norka Chiapuso, Victoria Eugenia antzokiaren arduraduna; Thierry Malandain, Malandain Ballet Biarritzen zuzendaria eta koreografoa; Mireille Tachoires, Malandain Ballet Biarritzen lagunen elkarteko kidea; Andre Sarrailh, Malandain Ballet Biarritzen lagunen elkarteko kidea; Patxi Rivera, Aitor Jimenez, Itziar Jimenez, Ainhoa Iraola eta David Sanchez ikusleak; Alai Peltier, Turbomeca; Pantxoa Etxegoin, Euskal Kultura Erakundearen zuzendaria; Nerea Franco, irakaslea; Richard Coudray, Malandain Ballet Biarritzeko dantza-maisua; Irma Hoffren, Malandain Ballet Biarritzeko dantzaria; Dominique Cordemas, Malandain Ballet Biarritzeeko sensibilizazio alorreko arduraduna; Maria Jose Noain, dantzaria; Mentxu Medel, Thalia dantza akademiako zuzendaria; Lander Cerrillo, dantza ikaslea; Giuseppe Chiavaro, irakasle gonbidatua; Eider Amonarriz, dantza ikaslea; Ivana Amigo Torres, dantza ikaslea; Sergio Nguema, dantzaria; Ibon Huarte, Kukai konpainiako dantzaria; Josu Mujika, koreografoa eta dantza irakaslea; Idoia Zabaleta, koreografoa; Sabin Bikandi, dantza irakaslea; Amaia Navascues, dantzaria eta koreografoa; Filomena LLorens, dantzaria; Gaël Domenger, Malandain Ballet Biarritzeko Labo arduraduna; Mizel Theret, koreografoa; Claude Iruretagoiena, Maritzuli Konpainiako koreografoa; Fernando Saenz, Dantzaz konpainiaren zuzendaria; Jon Maya, Kukai dantza konpainiaren zuzendaria.

Bestalde, Ballet T-ren 2014-2015eko jarduearen datuak ere jasotzen dira, honakoak hain zuzen ere: 23 ikuskizun, 5 agertoki, 13 aurkezpen publiko, 35 tailer, 7 topaketa artistekin, 1 Dferia, 3 tailer erregular, 15 konpainia babesturik, 3 bertako jaialdi, 15 koprodukzio, 3 erresidentzia artistiko. 

Ballet T, 2014-2015.