Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Argia: Punta-motz 1994

Dokumentuaren akzioak

Argia: Punta-motz 1994

2015/04/28 12:25

Juan Inazio Iztuetak jasotako Gipuzkoako doinu zaharretako bat da Punta-motz. Kezkatuta ageri zen Iztueta 1824an argitaratutako Gipuzkoako dantzei buruzko liburuan, "soñu-zarrac" gipuzkoarren aintzinako dantzak izanik albo batera utzita zeudela eta gazteek ez zituztela ezagutzen. "Dantza ez da beste gauzarik, ez bada, oinekin kantatzea" dio Iztuetak doinu zaharren inguruan ari denean. Doinu zaharrak zortzikoen aldean banan-banan ezagutzea eskatzen dutela zioen Iztuetak, "zortziko bat bakarra dantzatzen dakienak, dantzatu ditzake miloika" zioen, "baina doinu zahar bat jakinagatik ezin dantza dezake bestea". Izan ere, zortzikoetan puntuen antolaketa erregularra den bitartean, doinu zaharretan irregularra, berezia gertatzen da, eta doinu zahar bakoitza buruz ikasi beharra dago, doinuan eta egituran, behar bezala dantzatu ahal izateko.

Punta-motz doinu zaharrari buruz Juan Inazio Iztuetak dio 21 puntu dituela, baina berez, berak esan bezala eginez gero 29 puntu dira dantzatzen direnak. Bi zati dituela dio Iztuetak. Lehen zatiak 8 puntu ditu eta birritan jo eta dantzatzen dela dio. Ondoren, bigarren zatiak 13  puntu ditu, behin jotzen dela dio Iztuetak. 13 puntuko esaldi honi buruz Iztuetak 4, 4 eta 5-eko banaketa egiten du. Beraz, 8+8+13=29 dira Punta-motzen dantzatu behar diren puntuak. 

1994. urtean Euskal Telebistarako zenbait dantza grabatu zituen Argia dantzari taldeak Juan Antonio Urbeltzen zuzendaritzapean eta Arkaitz, Haritz eta Argia taldeetako dantzariekin. Dantza horietako bat da irudiotan ikusi daitekeen Punta-motz doinu zaharra. Dantzariak Mikel Legorburu eta Abel Iriondo elgoibartarrak dira. Punta-motz doinu zaharra osoa (29 puntuak) hiru aldiz dantzatzen dute, beraz, guztira 87 puntu dira dantzatzen dituztenak, elkarrekin txandatuz eta zati batzuk batera dantzatuz.

Argia dantzari taldea, Punta-motz, ETB, 1994.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.