Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Andra Mari: Soka-dantza 1981

Dokumentuaren akzioak

Andra Mari: Soka-dantza 1981

2013/10/22 11:20

Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak 1981ean Lemoako Arraño auzoan egindako emanaldi baten irudiak dira honakoak. Besteak beste Bizkaiko soka-dantza dantzatu zuen Andra Marik eta horren irudiak ikus daitezke bideo honetan. Durangaldeko soka-dantza Txelu Etxebarriarekin ezagutu ondoren, Berrizen, Alejandro Aldekoarekin jardun zuten ikasten. Kepa Artetxe ageri da irudietan aurresku lanetan, Aitor Zamalloa atzesku, Mikel Zamalloa danbolintero, eta dantzarien sokan Andra Mariko dantzariak, Jose Angel Sagasti, Manu Jauregi, Kepa Ajuria, Koldo Telleria, e.a. Beta sistemako Sony kamera erosi berria zuten Andra Mari dantzari taldean eta kameraren estreinaldian hartu zituzten honako irudiak. Galdakaoko Andra Mari dantzari taldeak argitaratu berri ditu irudiok youtubeko bere kanalean. Andra Mari, Soka-dantza, Lemoa, 1981-11-15.

Etiketak
andra-mari-dantza-taldea
andra-mari
desafio
soka-dantza
aurreskua
1981
atzeskua
xxmendea
lemoa
mikel-zamalloa
tradizionala
galdakao
arraño
abarketak
kepa-artetxe
irudi-zaharrak
erregelak
bizkaia
aitor-zamalloa

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.