Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Aiziritze 1989 Bazkalondoan kantuan

Dokumentuaren akzioak

Aiziritze 1989 Bazkalondoan kantuan

2015/01/02 01:05

Lagun arteko bazkari baten aitzakian dantzara ala, dantzaren aitzakian bazkaltzera, biak bietara, Aiziritzen apropos inguruetako dantzari beteranoak bildu zituzten 1989ko urtarrilaren 15ean. Bazkariak zer hitz egin, eta zer gogoratzeko paradaz gain, bestela ezin zitekeen bezala, kanturako tartea ere izan zuten bideoan ikus daitekeen bezala. Soinua jotzen ari dena Beñat Irigoien "Galtxetaburu" da.

Bideo hau Maritzuli konpainiako Claude Iruretagoienak 1989an Aiziritzen grabaturiko irudien sortako bat da. Aiko taldeak Urraska: Dantza Jauziak-Sagasetaren bidetik diska-liburuan argitara eman zituen irudiok 2010ean. Orain liburu-diska-dvd horretako edukiak bere webgunean sareratzen hasi da Aiko Taldea, eta bideoak ere bertan argitaratuko ditu.

Irudiak: Claude Iruretagoiena / Maritzuli. Aiziritze, Bazkalondoan kantuan 1989-01-15.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.