Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Ahuntz adarra 1972

Dokumentuaren akzioak

Ahuntz adarra 1972

2016/02/01 11:20

Joaldunak aterako dira gaur eta bihar Ituren eta Zubietan, eta Bulgariako inauterietan ohikoak diren antzeko mozorroak ikus daitezke 1972ko filme honetan. Juan Antonio Urbeltz-ek eman zigun aurreko batean filme honen berri. Kozijat rog edo Ahuntz adarra, du izenburua Metodi Andonov-ek zuzendutako filme bulgariar latz honek. 

XVII. mendean kokatzen da filma, turkiarrek menderatua dute Bulgaria, eta mendi-aldean bizi den familia baten sufrikaria du ardatz. Aita, artzain mendian dagoen bitartean, turko talde bat etxaldean sartu eta emaztea bortxatu eta hiltzen dute alabaren bistan. Artzaina etxera itzultzean eta gertatutakoaz jabetuta, alaba mendira eraman eta mendekurako prestatuko du, alaba borrokarako heziz. Bien artean emaztearen bortxatzaile eta hiltzaileak hilko dituzte, horretarako ahuntz adar bat erabiliz. 

Filmaren une batean inauteria ageri da, kukeri talde bat hain zuzen ere eta horixe da hemen ikus daitekeen pasartea. Film osoa berriz hemen (Kozijat rog) ikus dezakezue. Ahuntz adarra (Kozijat rog), Metodi Andonov, 1972.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.