Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Barkoxe 1985 Atharratzeko maskaradak

1985 urtean Zuberoan. Jexux Larrea, Argia dantzari taldeko dantzariak hartutako irudiak dira, garaiko Super8 erako kamerarekin. Aitzindariak, Kerestuak, Kauterak edo Buhameak ageri dira besteak beste, eta musikari lanetan Jean Mixel Bedaxagar txirularekin eta Gath Arane atabalarekin. Hasiera batean Atharratze jarri dugu, baina Emilio Xabier Dueñas-ek ohartarazi gaituen moduan, plaza eta inguruko eraikinak Barkoxekoak dirudite, eta ez Atharratzekoak. 1985ean Atharratzeko gazteek eman zituzten maskaradak eta litekeena da irudiotan ageri dena Atharratzeko maskaradek Barkoxen eskainitako agerraldia izatea. Irudiak: Jexux Larrea. Barkoxe, Atharratzeko maskaradak, 1985.