Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Ezpalak 2015 Urtsuko Xoriak: soka eta gabota

Lekornen Kabalkadak egin berritan etorri ziren Ezpalak jaialdira Urtsuko Xoriak dantza taldekoak, eta Ezpalak 2015 jaialdi soka-dantzaren inguruan antolatua izan zenez, kalbakadarako prestatutako soka-dantza edo dantza-luzea eskaini zuten bai Iruñean eta bai Eibarren. Dantzariak zapiekin lotuta, soka-dantza, arku-dantza eta ezpata-dantzetan, alegia, katean egindako dantzetan ohikoa diren hainbat figura osatzen dituzte. 1995 eta 1996 urteetan bezala, 2014an kabalkadak egin dira Lekornen, eta ekitaldi handi horretarako zenbait dantza prestatu zituen Urtsuko Xoriak dantza taldeak. Soka eta gabota dira horietako bi, eta gabotaren kasuan, exkotix tankerako sarrera eta irteera ere egin zituzten. Irudiak: Jose Antonio Roige. Ezpalak, Urtsuko Xoriak, soka eta gabota, Eibar, 2015-05-30.