Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Bakaiku: Kamarroak 2015

Kamarroa da Bakaikuko (Nafarroa) inauterietako pertsonaia. Mozorro guztiak dira Kamarro, ez dauka janzkera zehatzik. Inaute larunbatean ateratzen dira Kamarroak Bakaikun. Herriko elkartean elkarrekin bazkaldu ondoren, mozorrotu eta etxez-etxe abiatzen dira goldea garraiatuz eta hautsak botaz. Zaparra deitzen zaio Kamarroek eskuan darabilten makil luzeari, eta herritarrak eta bereziki umeak beldurtzen aritzen dira herriko kaleetan. Garai bateko ohiturak berreskuratu nahian, Iñaki Urteagak kontatu digu, Juan Garmendiak argitaratutako Carnaval de Navarra liburuan Bakaikuko inauteriei buruz argitaratutakoa erreferentziatzat hartu zutela inauteriak berinterpretatzeko. Irudiak: Eire Vila. Bakaiku, 2015-02-14.