Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Luzaide: Bolant eguna 1971

Julio eta Pio Caro Baroja anaiek zuzendu zuten 1971. urtean Navarra: las cuatro estaciones izeneko dokumentala. Nafarroako hainbat ohitura eta tradizio bildu zituzten bertan, tartean Luzaideko dantzak. Festa horren nondik-norakoak azaltzen dituen pasarte honetan zigante, gorri, makilari, bolantek eta neskatoek osatutako konpartsa Pekotxeta auzora eta Arnegi herrira joaten dela azaltzen du, herrira bueltatu eta dantzan segi aurretik. Egunari amaiera ematen dion Axe ta tupinen agerraldi bortitza ere ikus daiteke irudiotan. Julio Caro Baroja, Pio Caro Baroja: "Navarra las cuatro estaciones". Luzaide, Bolant eguna, 1971.