Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Iurreta: San Migel 2016 Dantzari kontuak

Joseba Agirre "Iketza"k banangoa Iurretan nola egiten duten erakusten digu bideo honen lehen segunduetan. Atzo izan zen San Migel eguna eta urtero bezala dantzari-dantza eta erregelak eskaini zituzten Iurretan dantzariek. Iketzak berak eta Mikel Aiartzaguena "Txapu"k 90eko hamarkadara arte dantzari jardun zuten garaiko kontuak dituzte mintzagai. Asier Vera gaur egungo dantzariak San Migeletako dantza programaren berri ematen du. Atzo dantzatutako banango, biñango, makila joko, soka-dantza eta banango zaharraren irudiak ikus daitezke bideoan. Irudiak: Eire Vila. Iurreta, San Migel, 2016-09-29.