Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Juan Antonio Urbeltz: Gipuzkoako Urrezko Domina 2015

Gaur, apirilaren 29an, Dantzaren Nazioarteko eguna ospatzeko, Gipuzkoako Foru Aldundiak Juan Antonio Urbeltzi Gipuzkoako Urrezko Domina emateko ekitaldian eskainitako bideoa eskaintzen dizuegu. Argia dantzari taldearen bidez, Marian Arregi eta Juan Antonio Urbeltzek euskal dantza eta folklorea biziberritu eta bultzatzeko egindako lan izugarria aitortu eta eskertu dio Gipuzkoako Diputazioak bere sari nagusiaren bidez 2015 urtearen hondarrean. Urrezko Domina emateko ekitaldian, laudorio, hitzaldi eta kantaldi artean, Telmo Esnal zine zuzendariak prestatutako 7 minutuko bideo hau eskaini zen. Juan Antonio Urbeltz, Gipuzkoako Urrezko Domina, 2015.