Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Luzaide: Bolantak 2015 euskaldunak, sorginak eta makilariak

Bolant eguna apirilaren 5ean, pazko igandez ospatu dute Luzaiden. Irudiotan eskualdunak eta sorginak dantzatzen dituzte Bolantek. Jose Angel Sagasetaren esanetan, ziur aski 1927an Londresko Albert Hall-en dantzatzeko prestatu zituen Faustin Bentaberri dantza-maisuak bi dantza hauek. Eskualdunak-en doinua bigarren eta bosgarren antrexatetatik hartu zuen Bentaberrik eta sorginak-en airea berriz lehenengo eta hirugarren antrexatetatik. Dantza-jauziak ez bezala, eskualdunak eta sorginak bi lerrotan antolaturik dantzatzen dira. Bolanten ostean makilarien saioa ikus daiteke. Irudiak: Aritz Ibañez. Luzaide, 2015-04-05.