Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Sant Feliu de Pallerols: Cavallets 2012

Kataluniako Sant Feliu de Pallerols herrian zaldiko, erraldoi eta monstruoek osatutako dantza egiten da herriko jai nagusietan. Sant Feliu de Pallerolseko Cavallets edo zaldikoen dantzak mairu eta kristauen arteko mitoetan oinarritzen dira. Ele zaharrak dioenez mairuen kontra egiteko nahikoa soldadu eta zalditeria izan ez eta kartoizkoak egin zituzten, etsaia "armada handiaren" aurrean beldurtzeko. Zenbait historialarik Erdi-Aroko antzerkietan jartzen dute dantza honen jatorria. Lehen, inguruko etxe nagusietako kideek egiten zuten dantza zen hau eta gizarte hierarkiaren erakusle garbia zen, nork baino nork zaldi ederragoa izan ibiltzen omen ziren eta. Oinordetu egiten zen gainera. Bideoan, 1:00 eta 2:00 minutuetan Oriako sorgin-dantzan, Aretxabaletako txino-dantzan edo Zuberoako kerestuen jokoan erabiltzen den doinu berbera entzun daiteke eta horren inguruan antolatu zen adibidez Ezpalak jaialdia 2013. urtean. Carles Mas-en esanetan Danzas de matachines edo Txino-dantzak dira horien aurrekariak. Sant Feliu de Pallerols: Cavallets 2012. YouTube, Garrotxins 2012-05-30.