Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Eskoriatza: kintoen aurreskua

Eskoriatzan oraindik ere oso errotuta dituzte garai bateko tradizioak. Urtero 18 urte beteko dituzten gazteak taldean batu, Santa Ageda egunaren inguruan kantuan eskean irten eta urteko kinto guzti-guztiek plazan dantza egiten dute herrikoen aurrean. Desafioa, fandagoa eta arin-arina dantzatzeaz gain, banangoan erakutsi behar izaten dituzte euren abileziak, eta askok baita ondo erakutsi ere! Toki Alai tabernak facebook-en sareratua. Eskoriatza 2015, kintoen aurreskua.