Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Urruña: Kabalkada-Zintzarrotsak 2014 Kontra-dantza

2014ko ekainean Urruñan ospatu ziren Kabalkada-zintzarrotsetan dantzatu zen kontra-dantza ikus daiteke bideo honetan. Hazia eta Berttoli elkarteek sustatuta, 200 lagun inguru aritu ziren prestaketa lanetan, eta 1947tik ospatu gabe zen ekitaldia plazaratu zuten berriz Urruñarrek. Urruñako Kabalkada-zintzarrotsaren testuak Gerard Urrutiak eta Joseba Aurkenerenak idatzi zituzten, Fred Iturriak zuzendu zuen musika eta Zelin Duperouk dantza. Irudiak: Arantza Uriguen. Kontra-dantza Urruñako Kabalkada-Zintzarrotsetan, Urruña, 2014-06-15.