Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Oñati: Korpus 2014 aurreskua

Dantzaz betetako hiru egunen bukaeran, igande arratsaldean, aurreskua edo soka-dantzarekin borobiltzen dituzte beren lanak Oñatiko Korpus dantzak plazaratzen dituzten Oñatz dantza taldeko dantzariek. 2014ko ekainaren 22ko irudiak dira honako hauk, Gorpuzti eguneko prozesio ostean, dantza guztien emanaldia egin ondoren aurreskua dantzatzen ageri dira dantzariak. Aurreskuak eta atzeskuak batera egiten duten aurkez aurke eta aurreskulariak emakumeari egiten dion agurra ikus daitezke. Irudiak: Eire Vila. Oñatz dantza taldea, Korpus dantzak, aurreskua, Korpus igandea, Oñati, 2014-06-22.