Hemen zaude: Hasiera Bideoak

Dokumentuaren akzioak

Bideoak

Belinchon: Zortzi dantzari, Porra eta Castañuelon

Asteburu honetan, Asentsio egunarekin batera, ospatzen dira Cuencako Belinchon herriko jaiak eta haien patroia den Belaunikatutako Kristo Santuaren dantzak egiten dituzte. Zortzi dantzari, Porra eta Castañuelon izeneko pertsonaiek parte hartzen dute interes kulturaleko ondare izendapena duten dantza hauetan. Asentsio igandea edo "Kristoren eguna" eta hurrengo astelehena "Kristilloaren eguna" dira dantzaren protagonismo handiena duten egunak. Jesus del Castillo Martin ikertzailearen blogean tradizio honi buruzko informazio gehiago duzue. Belinchon, Zortzi dantzari, Porra eta Castañuelon, Jose Maria Moreno Garcia, Belinchon, 2014-06-01.