Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Bideoak Eskual Herriko memoria 1919-1962

Dokumentuaren akzioak

Eskual Herriko memoria 1919-1962

2015/12/21 11:04

1950eko hamarkada ingurukoak izan daitezkeen irudiz osatuta dago Eskual Herriko memoria 1919-1962 dokumentala. Iparraldean hartutako zenbait dantza irudi jasotzen ditu beste zenbait konturen artean. Dantza-zatiak bildu ditugu laburpen honetan eta bertan dantza soltean, bikoteka lotuta, kontra-dantzetan, erromerian zein inauterietako martxak jarraitzen ikus daitezke dantzari gazte eta helduak festan murgildurik. Ederrak dira fandango irudiak, laukotetan antolatuta gehienetan, urratsak argi ikusten aukera emanez eta borobilean mugituz eta jira-biran ohikoa izan den atala barne.

Dantza ekitaldi batean egindako kabalkada pasartearen ondoren gurdi baten gainean jotzen ari den orkestra eta bikoteak lotuan dantzan irudi ederrak ikus daitezke. Espartingileak abarketak egiten, Okzitaniako dantza talde baten emanaldia, eta herritarrak plazan, modako dantzekin gozatzen ikus daitezke ondoko irudietan.

1919-1962 Eskual Herriko memoria. Egilea Thierry Gardet, testua Jean Suhas. JP Biarritz erabiltzaileak YouTuben argitaratutako irudiak. 2015-15-07.

Etiketak

Jarri bideo hau zure webgunean
Deskargatu

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.