Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Argazkiak Altsasu: Inauteriak 2011

Dokumentuaren akzioak

Altsasu: Inauteriak 2011

Altsasuko inauterietako pertsonaiak, Momotxorroak, akerra, Juan Tranposo eta abar herriko pilotaleku ondoan jantzi eta han dagoen barrika batetatik txerri odolez zikintzen dira. Denak prest daudenean Altsasuko kaleak hartzen ditu momotxorroen konpartsak. Jotzen edo beldurtzen saiatzen dira uneoro. Noizbehinka txarangak lagunduta dantza egin ohi dute ordea, eta hau da unerik lasaiena. Herriko plazara heltzean sutzar bat erretzen dute, sua momotxorroz inguratua dagoen bitartean. Argazkiak: Jon Iraola. Altsasu, 2011-03-08.

Dokumentuaren akzioak