Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak

Dokumentuaren akzioak

Albisteak

2012ko maskaradak Gamere-Zihigan

2012ko maskaradak Gamere-Zihigan

Dantzan 2011/04/29 11:21 1

2011ko Santa Graziko maskaradak bertan behera geratu baziren ere, gaur, oraindik, hilabete eskas geratuko litzateke aurtengoak amaitzeko. Batzuk amaitu gabe leudeke eta besteak, 2012. urtekoak, jadanik badakigu non izango diren: Xiberuko botzaren bidez jakin dugu datozenak Gamere-Zihigatarrek antolatuko dituztela.

Gehiago irakurri 1

Dantzagunea.net webgunea martxan da

Dantzagunea.net webgunea martxan da

Dantzan 2011/04/29 10:46

Gipuzkoako Foru Aldundiak dantzaren ikaskuntza eta sorkuntza prozesuak laguntzeko helburuarekin bultzatzen duen zerbitzua da Dantzagunea. Orain zerbitzu honen berri izateko eta bertako ekintzak jarraitu ahal izateko webgunea ireki berri dute: Dantzagunea.net.

Gehiago irakurri

Eifman Balletak Tchaikovsky dakar Bilbora

Eifman Balletak Tchaikovsky dakar Bilbora

Iratxe de Arantzibia 2011/04/28 12:49

Datorren maiatzaren 24ean, Bilboko Euskalduna jauregian izango da San Petersburgoko Eifman balleta. Arratsaldeko 20:00etan hasiko den emanaldian Errusiako ballet horrek Tchaikovsky izeneko lana aurkeztuko du.

Gehiago irakurri

Olaeta balletak bi emanaldi eskainiko ditu maiatzean

Olaeta balletak bi emanaldi eskainiko ditu maiatzean

Dantzan 2011/04/27 12:39

Datorren maiatzaren 14an lehenik eta 29an bigarrengoz Olaeta Balletak emanaldiak eskainiko ditu. Lehena Tafallan, bigarrena, aldiz, Biarritzen. Bietan, Olaeta Balletak elkarteak ballet klasikoa eta euskal folklorea uztartuko ditu. Biarritzen, ordea, ez da bakarrik arituko, bertako Oldarra Balletarekin batera taularatuko baita.

Gehiago irakurri

Jon Zamalloa "Txistu" hil da

Jon Zamalloa "Txistu" hil da

Dantzan 2011/04/26 23:02

Euskal musika eta dantza alorrean, Andra Mari dantzari taldearen eskutik, ibilbide paregabe egin duen musikaria hil da. 56 urte zituela hil da Jon Zamalloa "Txistu". Hiletak asteazkenean, apirilak 27, arratsaldeko 19:00etan Galdakaoko Santa Maria parrokian egingo dira.

Gehiago irakurri

Gipuzkoako dantzak Donostiako zezen plazan, baina zein dantza da hau?

Gipuzkoako dantzak Donostiako zezen plazan, baina zein dantza da hau?

Kajoitxu 2011/04/26 21:25 1

Guregipuzkoa.net-en sareratzen ari diren argazki bildumen artean, badago sorta bat gure atentzioa deitu duena. Donostian, zezen-plazan, XX. mendearen lehen zatian egindako jaialdi batean egindako argazkiak dira. Hiru talde ari dira Gipuzkoako brokel-dantzaren sortako dantzak egiten, eta tartean, hara, ezagutzen ez dugun dantza bat. Zein dantza ote da?

Gehiago irakurri 1

La Fundicion aretoko maiatzeko dantza eskaintza

La Fundicion aretoko maiatzeko dantza eskaintza

La Fundicion 2011/04/26 12:59

Pulsiones sx proiektua, Monica Valenciano eta El Bailadero konpainia, Barbara Bañuelos eta Nomada konpainia izango dira maiatza honetan La Fundicion aretoan euren lanak aurkezten. Horietatik bi "18 urtetik gorakoentzat" programaren barruan aurkeztuko dira.

Gehiago irakurri

Buba dantza ikuskizuna

Buba dantza ikuskizuna

Kresala dantza taldea 2011/04/26 11:35

BUBA haurrei zuzenduriko dantza ikuskizuna maiatzaren 29an arratsaldeko bostetan, Gernikako Lizeoan, estreinatuko du Kresala Dantza Taldeak. Ikuskizuna, Eusko Jaurlaritzako Kultur-sailak antolatutako 2011ko Dantza Garaikidearen zirkuiturako aukeratua izan da.

Gehiago irakurri

Euskal Herriko dantzari eguna 2011, egitaraua

Euskal Herriko dantzari eguna 2011, egitaraua

Dantzan 2011/04/23 09:00

Aurten Erandion izango da Euskal Herriko dantzari eguna. Maiatzaren 1ean bilduko dira Euskal Herriko txoko ezberdinetako dantzariak herri bizkaitarrean eta Euskal Dantzarien Biltzarrak egitarau potoloa prestatu du egun horren harira eta egun horretarako.

Gehiago irakurri

Luzaideko ddantzak liburua aurkeztuko da igandean Luzaiden

Luzaideko ddantzak liburua aurkeztuko da igandean Luzaiden

Dantzan 2011/04/22 16:15

Igande honetan, Pazko igandez, Migel Angel Sagasetak "Luzaideko ddantzak" liburua aurkeztu eta salgai jarriko du Luzaiden bertan. Egun horretan ospatzen da Bolant eguna herrian eta horrez gain, Jauzien inguruko azterketa liburu hau denon eskura egongo da.

Gehiago irakurri

Dokumentuaren akzioak