Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Zuberoako maskaradak 2012: hemen dira datak

Dokumentuaren akzioak

Zuberoako maskaradak 2012: hemen dira datak

2012/03/04 00:25

Bereziak dira aurten maskaradak Zuberoan. Gertaera latzak tarteko, 2011an emanaldi erdiak eginda eten ziren, eta 2012rako aurreikusitakoak ere hasi aurretik bertan behera geratu ziren. Baina azkenean, Xiberoko Ikastoletako ikasle Ohiek antolatu dituzte, eta apirila eta maiatzerako bost emanaldi antolatu dituzte. Hauek dira datak:

  • Apirilak 8, igandea: Hoki
  • Apirilak 15,  igandea: Muskildi-Urdiñarbe
  • Apirilak 22, igandea: Barkoxe
  • Apirilak 29, igandea: Lexantzü
  • Maiatzak 6, igandea: Gamere-Zihiga
Azken maskaradak Gamere-Zihigan eskainiko dira, baina maskaradariek hurrengo igandean, maiatzaren 13an, Senpereko lakuaren inguruan egingo dute azken agerraldia. Herri Urrats ospatzen da egun horretan Senperen, eta antzirari itzulia egingo diote maskaradariek beste milaka euskaltzalekin batera. Arratsaldeko ofizioen emanaldirik ez da izango ordea Senperen.

Iturria: Xiberoko Botza

Dokumentuaren akzioak

maialen
2012/04/02 01:05

Kaixo:

ze ordutan da apirilaren 8ko maskarada hokin?

mila esker

Jon.
2012/04/04 14:55

Maialenek egindako galdera berdina daukat...

mila esker

2012/04/04 17:14

Ez dugu informaziorik ordutegiari buruz. Normalean barrikadak 10:00ak aldera hasten dira, eta arratsaldeko ofizioen saioa 15:30-16:00 aldera izaten dira, baina ezin dugu ziurtatu.

Inaki
2012/04/07 17:26

Non da Hoki?. 

Google maps-etan bila nabil eta japoniara eramaten nau

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.