Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Wiesbaden Balletak ikuskizuna eskainiko du asteburu honetan

Dokumentuaren akzioak

Wiesbaden Balletak ikuskizuna eskainiko du asteburu honetan

Blanco como la luna programa Wiesbadengo Antzoki Nazionaleko Balletak aurkezten du, Stephan Thoss zuzendari berria buru duela. Programa hiru pieza oso desberdinek osatzen dute: Lore eskaintza, Ikuskizuna (programaren gunea) eta No Cha-Cha-Cha. Ikuskizun iheskorrek Sergei Prokofiev-en konposizio saltakin eta apetatsua dute oinarri; irudi iheskorrek gau-mundu batera garamatzate, energia eragiten duten irudi jostari askatzaileen mundura. Gauak egunak ezagutzen ez dituen sekretuak erakusten ditu. Gauean dautza Ahal denaren lokarrietatik askatu ohi gareneko une laburrak.
 

Ikuskizunerako sarrerak 30€, 22€ eta 16 eurotan daude salgai Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko lehiatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean). Donostia 2016, Europako Kultur Hiribururako Hautagaitzaren barruan programaturiko ikuskizuna.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.