Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Tokian-tokiko dantzak 2009ko Dantzari Egunean

Dokumentuaren akzioak

Tokian-tokiko dantzak 2009ko Dantzari Egunean

2009/09/22 13:52

Nafarroako zenbait herritako dantza taldeen emanaldia antolatu zuten Euskal Dantzarien Biltzarreko antolatzaileek, 2009ko Euskal Herriko dantzari egunerako. Tokian-tokiko dantzak eskaini zituzten Berako, leitzako, Iribasko eta Izabako dantzariek. Emanaldi horretako zenbai bideo eskegi dituzte Youtuben eta hemen erakutsi nahi izan dizkizuegu.

Berako Gure Txokoa-ko dantzariek Berako makil-dantzak eta bordon-dantza eskaini zituzten. Bideoetan zahagi dantza (eskuin aldean duzue ikusgai) eta bordon-dantzaren pasarte bat ikus ditzakegu.

Berako Bordon-dantza

 

Iribaseko Basakaitz dantza taldekoek ere parte hartu zuten emanaldian. Bertako ingurutxoa eta katadera-dantza eskaini zuten eta hurrengo hiru bideotan dantza horien zenbait pasarte dituzue ikusgai.

Iribaseko ingurutxoa: Bilantzikoa

 

Iribaseko ingurutxoa: Fandangoa

 

Katadera-dantza

 

Leitzako Aurrera dantza taldeak ere Leitzako ingurutxoa eskaini zuen. Hona hemen bi pasarte:

Leitzako ingurutxoa:

 

Leitzako ingurutxoa: Fandangoa eta Arin-arina

 

Azkenik, Izabako Kurruskla dantza taldeak Izabako Ttun-ttuna erakutsi zuen. Zangozako Jota eta Balts bat ere dantztau zuten haien saioaren baitan. Bideo honetan dituzue haien emanaldiko une zenbait.

 

Izabako Ttun-ttuna

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.