Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ezpata-dantza baten arrakasta doinuan dago? Riegoren ereserkia ala Benas-eko dantza?

Dokumentuaren akzioak

Ezpata-dantza baten arrakasta doinuan dago? Riegoren ereserkia ala Benas-eko dantza?

2014/09/02 10:55

Aragoiko telebistaren programa interesgarri bat da ¿Te suena? izenekoa. Bertan, doinu baten arrastoa hartu eta haren peskizan ibiltzen dira. Programako bi atal aipatu nahi ditugu hemen. Batean, Huescako ezpata-dantzari begiratzen diote, eta bertan erabiltzen den doinu arrakastatsu baten jatorri eta ezaugarriak aztertzen dituzte. Beste atalean, Espainiako Errepublika garaian estatuaren ereserki izan zen Riegoren himnoa hartu zuten aztergai. Doinu beraren erabilera eta jatorrien artean aipatzekoa da Benasquen, San Martzial egunez, ekainaren 30ean egiten dute Ball de Benas izenekoa.

Huescako ezpata-dantzaren arrakasta doinuan dago?

Huescako ezpata-dantza San Lorenzo festetan eskaintzen da. Bertan egiten diren bost dantzen berri eman (zinta-dantza, makil-dantza zaharra, makil-dantza berria, ezpata-dantza, degollao, e.a.) eta ezpata-dantzaren doinu honen konpositorea eta ezaugarriak azaleratzen ditu. Valentin Gardetak egindako konposizioa da Huescako ezpata-dantzan erabiltzen dena eta tradizio honen arrakastan pisu handia duena. Doinu batek tradizio baten arrakastan eta iraupenean izan dezakeen garrantzia azalaretzen du ¿Te suena? programaren atal honek. Jatorriari buruzko eztabaidari ere begiratzen dio programak, izan ere, zenbaiten ustez Valentin Gardetak Mozart-en lan bat erabili zuen bere konposiziorako.

Dance Huesca TV Aragon 2013 

Benas-eko dantza ala Riegoko ereskerkia, zein da zein baino lehen?

Ball de Benas-etik hasi eta etnomusikologo, musikari eta ikertzaileen laguntzaz doinu bera agertzen den hainbat dantza eta kanta ikusi eta entzun daitezke. Eta bidean beste doinu ezagunen bat ere, adibidez, Ball de Benas-en erabiltzen den les marradetes izenekoa, Gipuzkoako dantzetan uztai-txikiko jokoan erabiltzen dena, eta besteak beste Christoph Willibald Gluck musikagile barrokoaren Iphigenia en Aulide operan ageri dena. Baina programaren protagonista beste doinua da, eta harren arrastoak hainbat kontu interesgarria eskaintzen ditu ordu-erdiko saioan.

Adibidez, Jesus Rubio dantza-maisuak, Zaragozako Folklore Eskolako irakasle denak aipatzen du Aragoiko Pirinioetan San Joan den Plan, Sahün, Erice  eta Benasqueko dantzetan ageri dela, eta baita Asturias-en ere badela dantza bat, As Carreirias izenekoa doinu bera erabiliz dantzatzen dena. Merezi du saioa ikusteak:

Dokumentuaren akzioak

2014/09/02 15:20
Programa hau oso adibide ona da ikusteko ze gauza interesgarriak egin daitezkeen ideiak, ezagutza eta baliabideak daudenean. Gurean amestu, amesten ditugu horrelako saioak, baina...
2014/09/03 11:52
Benetan interesgarria artikuloa eta benetan interesgarria Aragoiko telebistan haien ondareari ematen dioten trataera.

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.