Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak "Spirit of the dance" OHARRA: bertan behera geratu da!!

Dokumentuaren akzioak

"Spirit of the dance" OHARRA: bertan behera geratu da!!

Bost kontinenteetako 30 milioi lagunek gozatu dute dagoeneko irlandako dantza erakustaldi honekin. Nazioarteko hainbat sari, koreografia eta ekoizpen onenari eman dizkiote ikuskizun honi.

"Spirit of the dance" irlandako kultura tradizionala eta munduko erritmoen arteko nahasketa da; irlandako dantzaren tradizioa eta bere musika zelta, gaur egungo joera musikalekin konbinatuta. Irlandako dantzaren tap-dancearen indarra, salsa eta tangoa bezalako erritmo latinoekin lotuta, ikuskizunak etengabeko erakargarritasuna izatea dakar. Tap-dancean aritzen diren 22 dantzarien oinen mugimendu ikusgarria, argiztapen harrigarria, jantzi apartak eta koreografia orijinala; horrek guztia ikusleen berotasun eta txalo zaparradekin lotuta, "Spirit of the dance" gertaera apartean bihurtu du, hamabost herrialde baino gehiagotan txarteldegiko bilketa errekorrak hausteko gai.

Ikusgarri honen lehen emanaldia Ingalaterran, Bristol-eko Hippodrome Theater-en,  izan zen, 1997ko irailean. Gaur egun, "Spirit of the dance" sei konpainiak osatzen dute, aldi berean ikuskizuna munduko bazter guztietara eramaten dutenak. Sarrerak telefono bidez eros daitezke, 943 00 12 00 zenbakiian, Servikutxa kutxatiletan edo Internet bidez, eta baita emanaldi egunean Kursaal-eko takillan bertan.

 

Ikuskizunaren datuak

  • Lana: "Spirit of the Dance"
  • Koreografoa: Alan Harding
  • Sortzailea eta ekoizlea: David King
  • Tokia eta data: Kursaal Auditorioa, azaroaren 11an, 20:00etan.
  • Sarrerak: 25 eta 45 euro bitartean.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.