Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Santanazaleen ordenantzen 500. urteurrena ospatuko dute Ordizian

Dokumentuaren akzioak

Santanazaleen ordenantzen 500. urteurrena ospatuko dute Ordizian

2009/03/11 10:47

Urtean zehar ezkontzen diren Ordiziako bikoteek ospatzen dute urtero Santanazaleen festa, kofradiako liburuan sinatu, soka-dantza dantzatu eta urtez urte eutsi zaion errituala betez. Jakintza ikastolaren blogean jaso dute Santanazaleen urteurrenaren berri eta orain 500 urteko ordenantza haren testu zati bat ere jaso dute bertan:

"Dentro de la Iglesia de San Bartolome de Erdizia, en la camara de arriba, que es de la villa de Villafranca de la provincia de Guipúzcoa, a veintiseis dias del mes de Julio…de mil e quinientos e nueve años, este día estando juntos e asentados en la dicha cámara todos los cofrades e cofradesas de esta otra parte contenidas en la confradía de la vendita Señora Sancta Ana …"

Urteurrena ospatzeko batzordea eratu da eta urteurrena dela eta egin daitezkeen ekitaldi batzuk iragarri dituzte: "argazki eta ikus-entzunezko dokumentuen erakusketa" besteak beste. Erakusketarako material bilketarekin hasiko dira orain.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.