Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Plegoaren III. Jaialdia ospatuko dute Ablitas-en

Dokumentuaren akzioak

Plegoaren III. Jaialdia ospatuko dute Ablitas-en

2010/03/31 10:55

Apirilaren 18an, igandean, izango da XVI. Plegoaren dantza ikusi ahal izateko unea, eguerdiko 13.00tean eskainiko baitu Mendianike dantza taldeak Foruen plazan, Ablitas musika taldeak eta Ablitas-eko gaiteroek lagunduta. Baina aurretik hainbat ekitaldi izango ditu Plegoaren dantzaren inguruan antolatutako III. jaialdiak.

Apirilaren 17an, Badajoz-eko Cogolla de Villanueva de la Serenako dantza taldeak, Ablitasko Mendianike dantza taldeak, Ablitas-eko Erraldoiek eta Gaiteroek kalejira egingo dute 17.00etatik aurrera.  Arratsaldeko 19.30etan Ablitas-eko erraldoien konpartsak plegoaren dantza estreinatuko du foruen plazan eta ondoren Badajoz-eko dantza taldeak bere emanaldia eskainiko du.

Plegoaren dantzaren egun handia igandean izango da, eta dantza hau birsortu zenetik XVI. aldiz egingo da herriko plazan Mendianike dantza taldea, Ablitas musika taldea eta Ablitas-eko gaiteroekin.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.