Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Pio Caro Baroja, Lantzeko inauterien berpiztea ekarri zuen zinemagilea hil da

Dokumentuaren akzioak

Pio Caro Baroja, Lantzeko inauterien berpiztea ekarri zuen zinemagilea hil da

2015/12/01 10:30
Pio Caro Baroja, Lantzeko inauterien berpiztea ekarri zuen zinemagilea hil da

Pio Caro Baroja. Argazkia: Beragureherria

87 urte zituela hil da Pio Caro Baroja dokumentalen egile ezaguna. Julio Caro Baroja anaiarekin batera euskal folklorearen inguruko hainbat lan baliotsu egin zituen Pio Caro Barojak, besteak beste Lantzeko inauteriak berreskuratzea ekarri zuena edo Navarra las cuatro estaciones.

Pio Caro Baroja 1928an jaio zen Madrilen eta zuzenbide ikasketak burutu zituen bertako unibertistatean. Hauek amaituta Mexikora emigratu eta bertan hurbildu zen ikus-entzunezkoen mundura. Mexikotik  bueltan Espainiako zein Euskal Herriko folklorea ikertzeari eta dokumentaletan jasotzeari ekin zion Julio anaiarekin batera eta lan horretatik iritsi zaizkigu besteak beste Lantzeko inauteriei, Luzaideko bolantei, Otsagabiko dantzei edo Hernaniko axeri-dantzari buruzko filme-pasarteak. NO-DO-rako dokumentalak egiteari ekin zioten hasieran anaiek eta gero TVE-an, besteak beste Raices programan parte hartu zuen. 

Lantzeko inauteriak, Baroja anaien eraginez berreskuratuta

Pasa den urtean bete ziren 50 urte Lantzeko inauteriak berreskuratu zirela. XX. medearen erdialdera herriko zaharren oroimenean besterik ez zuen irauten Lantzeko inauteriek. Gerra Zibilaren ondorioak zirela eta 1938tik aurrera debekatu egin zuten inauteria. 1944an, Jose Maria Iribarrenen bultzadaz egun batez egitea lortu bazuten ere, 1964an Caro Baroja anaiak Lantzera iritsi arte ez ziren inauteriak bete betean berreskuratu. Dokumentala grabatzeko herritarrak inauteria ospatzen jarri zituzten berriz, eta horren ondotik berriz ere berpiztu ziren inauteriak Lantzen. 

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.