Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Ortzadar 35. urteurrena eta San Fermin txikiak dantzan

Dokumentuaren akzioak

Ortzadar 35. urteurrena eta San Fermin txikiak dantzan

Ez da hau udazkenaren hasiera honetan Ortzadarrek antolatuko duen ekitaldi bakarra. Hurrengo larunbatean, irailaren 26an, eta Iruñeko San Fermin Txiki jaietako ospakizunen barnean egiten den kalejiraren antolakuntzan aritu da Ortzadar aurreko urteetan bezalaxe. Kalejira publiko orokorraren parte hartzeari irekita dago eta Iruñeko beste elkarteekin batera antolatzen da: San Fermin Txiki pesten herri-egitaraua bultzatzen duten hainbat talde eta elkarteekin batera, hain zuzen. Ortzadar Elkartearen ekimenez eta aurreko urteetako ohiturari jarraituz, kalejira horren parte hartzaileak izan dira ere Larrañeko dantzariak, Irungo Kemen Dantza Taldeko eta Galdakaoko Andra Mari Dantza Taldeko dantzariak. Aurten Garaziko Garaztarrak dantza taldekoak, hala nola Baztango eta Berako folklorearekin lotuta dauden hainbat pertsona eta dantzariak ere parte hartuko dute. Ortzadarrekoak kalejira Ortzadar Elkarteak Iruñeko Descalzos kalean duen egoitzatik abiatuko da  goizeko 11etan Iruñeko Alde Zaharrean barna, non gainontzeko partaideekin bilduko baita.

Larrazken honen hasiera borobiltzeko, hurrengo urriaren 3an Barañaingo Auditorioan aurkeztuko du Ortzadar Elkarteak bere azken jaialdia: “Aunitz urtez”. Elkartearen XXXV urteurrena aitzakia bihurtuz eta XXV Folklore Jardunaldien gaiarekin bat eginda (Folklorea eta Sorkuntza, hain zuzen), espektakulu berria prestatu du Ortzadarrek Pablo Ramosen gidaritza eta zuzendaritzapean. Bera izan da, hain zuzen, espektakulu honen sortzailea. Pablo Ramos Ortzadarkidea izan zen 70ko hamarkadaren bukaeran. Gero antzerkira abiatu zuen bere ibilbide artistikoa, hasiera batean antzesle gisa eta gero zuzendari lanetan. Bere azken jarduera honetan bai antzerki lanak, bai operak ere zuzendu ditu. Jaialdian parte hartuko dute ere Irungo Kemen Taldeak, Galdakaoko Andra Mari Taldeak eta Larrañeko (Zuberoa) dantzariek. Erran bezala, urriaren 3an arratsaldeko zortziretan burutuko da jaialdia. Sarrerak dagoeneko salgai daude Auditorioko leihatiletan zein Auditorioaren web orrian, 10€ko prezioarekin.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.