Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorkuntza prozesuren aurkezpena

Dokumentuaren akzioak

Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorkuntza prozesuren aurkezpena

2013/01/07 11:05
Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorkuntza prozesuren aurkezpena

Argazkia: Aurtzaka dantza taldea.

Sortutakoak tradizionala, dantza tradizionalaren eremuan lanean diharduten sortzaileei Dantzaguneak zuzendutako deialdia berria izan da 2012 urtean. Orain arte dantza garaikidearen alorrean gauzatzen zen deialdia dantza tradizionalaren alorrean ere lantzen hasi da. Lehen deialdian hiru proiektu aurkeztu dira eta Beasainen, 2008tik aurrera antolatzen den San Joan bezperako Neskatxen esku-dantzari buruzko proiektua izan da hautatua.

Urtarrilaren 12an, 11:00etan, Donostiako San Telmo museoan Beasaingo Neskatxen Esku-dantzaren sorrerar prozesua, dantza eta erritualaren inguruko xehetasunak azalduko ditu Mikel Sarriegik, eta jarraian, Aurtzakako neskatxen ordezkaritza batek dantzaren agerpen laburtu bat eskainiko du San Telmo aurreko plazan.

Aurtzaka taldeak bere blogean argitaratu ditu honen inguruko xehetasunak:

Dokumentuaren akzioak

2013/01/07 11:27
Larunbateko aurkezpena Sortutakoak Deialdian aukeratutako beste proiektuekin batera izango da. Egiataraua zehatzago jakiteko zain geunden xehetasunak eman ahal izateko, baina esan zitzaigunez Italo Panfichi eta Andrea Quintanaren lanak ere aurkeztekoak dira goizean, eta Sara Paniagua eta Anakrusa arratsaldez izango dira Guardetxen.
Finkatua dagoena, gure aurkezpenaren ordua da: 11:00etan. (agendan 12:00tan jarrita dago eta aldatu beharko litzateke).
Beste datuak dauzkagunean, jakin araziko ditugu.
Mila esker
2013/01/07 11:45
Mila esker zuei! Aldatu dugu ordua!
2013/01/07 14:00
Hona hemen Sortutakoak Jaialdiaren egitaraua urtarrilaren 12rako:

11:00 Mikel Sarriegiren azalpena
11:30 Esku-dantzaren agerpen laburra
12:30 “Gipuzkoar emakume koreografo eta dantzariak. XX eta XXI mendeak” Dordoka Kolektiboaren lanaren aurkezpena.
13:30 “Garabato” Andrea Quintana, Injuve 2012 saria.

Arratsaldean, Guardetxean:
20:00 “Canción laverintoren ildotik solasaldiak” Sara Paniaguarekin.
21:00 Italo Panfichi, Manuel Bellisco “Todas las sangres”: dramaturgia proiektuaren aurkezpena.
21:30 Dj p3z Denok dantza egitera

Egitarauaren eskupaper osoa hemen jarri dugu:
https://picasaweb.google.co[…]a5_-Vdg#5830689301239715442
2013/01/09 12:17
Eskerrikasko! Albiste batean jaso dugu Sortutakoak Jaialdiaren egiteraua: http://www.dantzan.com/albi[…]oako-dantzagunearen-eskutik

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.