Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak NDTeko euskal dantzariak Bilbon

Dokumentuaren akzioak

NDTeko euskal dantzariak Bilbon

2004/10/13 01:30

Nederlands Dans Theater 1959an sortu zen. Hiru taldek osatzen dute gaur NDT, bata 32 dantzari bikaineko osatua (edozein konpainiatan bakarlari izango liratekeenak), beste bat gaztetxoekin osatua, eta hirugarrena dantzari helduek osatua.

Bilbora datorrena NDT I da. Anders Hellström-ek gidatzen duen konpainia honek Jiří Kylián eta Hans van Manen errepertorioa du bere gain, baina baita azken urteotan nabarmendu diren koreografo bikainen lanak ere: Nacho Duato, Mats Ek, William Forsythe eta Ohad Naharin, adibidez.

Urtzi Aranburu

Donostian jaio zen 1972an, Thalia eskolan eman zituen lehen dantza urratsak, Luis Fuenterekin jarraitu zuen ondoren Madrilen. Mentxu Medel, Iñaki Landa, Luis Fuente, Zelma Bustillo eta Diana Landholm izan dira bere irakasle nagusiak. NDT II-an sartu zen 1991an, eta 1993an Nederlands Dance Theater-aren lehen taldera pasa zen. Bertan dihardu azken 11 urteetan.

Jorge Nozal

1978an jaio zen Donostian. 16 urterekin Stuttgart-era joan zen eta Stuttgar Ballet-ean dantzatu du 1998tik 2003ra. Gero NDTra pasa da eta bertan dihardu orain.

NDT I Arriaga antzokian

Datorren urriaren 16n (ostirala) eta 17an (larunbata) arituko da NDT Bilboko Arriaga antzokian arratsaldeko 20.00etan. Eskainiko duen egitaraua hiru piezek osatzen dute:

Wings of wax (Jiri Kylián)

  • Whereabouts unknown (Jiri Kylián)
  • Signing off (Lightfoot León)

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.