Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Mutxiko Elkartea 2010. urteko Boise-ko Jaialdira

Dokumentuaren akzioak

Mutxiko Elkartea 2010. urteko Boise-ko Jaialdira

2009/09/17 15:00

Apirilean ireki zuten antolatzaileek 2010. urteko Jaialdin parte hartu nahi zuten Euskal Herriko taldeendako izen emateko epea. Pasa dira zenbait hilabete eta Jaialdiko antolaketa batzordeko kideek aukeratu dituzte heldu den urteko Jaialdin parte hartuko duten bi euskal ordezkariak: Hendaiako Mutxiko Elkartea eta Gipuzkoako Txorimaloak Soinu Taldea.

2010. urteko uztailaren 28tik abuztuaren 1era ospatuko dute Boisen (AEB) Jaialdi, Nazioarteko euskal kulturaren handia. Estatu Batuetako euskal komunitatearendako biltoki bilakatzen da jaialdia eta bertako abesbatzek, musika taldeek, dantza taldeek... haien dohainak erakusten dituzte. Haiekin batera hartuko dute parte heldu den urteko jaialdian Mutxiko Elkartekoek eta Txorimalo Soinu Taldekoek.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.