Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Musirakak parte hartuko du Ramon Aranzabalen Gau Magikoa ikuskizunean

Dokumentuaren akzioak

Musirakak parte hartuko du Ramon Aranzabalen Gau Magikoa ikuskizunean

2010/05/04 13:39
Musirakak parte hartuko du Ramon Aranzabalen Gau Magikoa ikuskizunean

Argazkia: http://gaumagikoak.wordpress.com/

Ikuskizun berezi baten baitan erakutsiko ditu Ramon Aranzabal margolariak bere 17 arte-lan. "Gau magikoak Munibeko plazan" ikuskizuna antolatu da Bergaran ekainaren 25erako, eta Jean Sibelius musikariaren Finlandia poema sinfonikoan oinarrituta musika, dantza eta performancea uztartuko dira.

Dantzaren atalaz Osintxuko Musiraka dantza taldea arduratuko da. Orain bost urte sortu zen Musiraka eta adin guztietako 28 kidek osatzen dute gaur egun.

Ramon Aranzabalen blogean irakurri  daitezke "Gau Magikoa Munibeko Plazan" ikuskizunaren inguruko hainbat xehetasun.

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.