Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Lauarin Folklore Jaialdia ospatuko da asteburuan Donostian

Dokumentuaren akzioak

Lauarin Folklore Jaialdia ospatuko da asteburuan Donostian

2015/06/25 12:10

Donostiako Goizaldi, Eskola eta Trebeska dantza taldeek antolatuta, asteburuan ospatuko da 8. Lauarin Folklore Jaialdia. Bilboko Gaztedi eta Oñatiko Oñatz dantza taldeek izango dituzte aurtengo gonbidatuak, eta antolatzailee taldeekin batera hainbat emanaldi eskainiko dituzte Donostiako auzoetan ostiraletik igandera. Zuberoako maskaradak plazaratuko dituzte Gaztedikoek eta Oñatiko dantzak txantxikuek. Igandean, haur eta gazteen esku-dantzarekin borobilduko da asteburua.

Hona emanaldi programa:

Ekainak 26, ostirala
20:00 Konstituzio plaza: Goizaldi, Eskola, Trebeska eta Oñatz.

Ekainak 27, larunbata
11:00 Katalunia plaza (Gros)
12:00 Easo plaza (Amara zaharra)
13:00 Gascuña plaza (Antiguo)
Maskaradak (Barrikadak) eta Oñatiko dantzak

17:00 Konstituzio plaza: Lauarin txiki
20:00 Konstituzio plaza: Gaztedi dantzari taldea

Ekainak 28, igandea
13:00 Konstituzio plaza: Haur eta gazteen esku-dantza

Informazioa: Lauarin folklore jaialdia

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.