Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Javier Amo dantzari bilbotarra lehen aldiz arituko da profesionalki etxean

Dokumentuaren akzioak

Javier Amo dantzari bilbotarra lehen aldiz arituko da profesionalki etxean

Javier Amo (Municheko Operako lehen dantzari bakarlaria) izango da Asociacion Bilbao Ballet Elkarteak (ABBE) antolatzen duen Euskaldunak eta dantza 7. Galaren (Euskalduna Jauregiko entzutegia, urriak 29, larunbata, 20:00etan) protagonistetako bat. Lehen aldiz bere ibilbide profesionalean, Amok Bilbon dantzatuko du, bere jaioterrian. Hain zuzen ere, ABBE eta Euskaldunak eta Dantza jaialdiaren helburuetako bat atzerrian dabiltzan euskal dantzariei etxean aritzeko aukera ematea da. Bere garaian, Mikel Jauregi (Flandriako Erret Balleta), Oihane Herrero (Stuttgarteko Balleta), edo Elvis Bal (Hannover-eko Operako Balleta) estreinakoz Bilbon izan ziren dantzan ABBEren proiektu honi esker.

Oraingo honetan, Javier Amok bi pieza hautatu ditu. Bere lehen emanaldia "Tchaikovsky Pas de Deux’  (1960), Maira Fontes (Munich-eko Operako Balleta) brasildarra bikote duela. Bikote dantza honen koreografia George Balanchinek (1904-1983) egina da, dantza neoklasikoaren aitatzat hartzen dena, eta EEBBtan balletaren sustatzaile izan zena. Lan honetan musika, hasiera batean, "Beltxargen Lakua" balletaren III. atalean erabiltzeko sortua izan zen, baina gainontzeko obrarekin ez zen argitaratu, eta ondorioz, Marius Petipa eta Lev Ivanov koreografoek ez zuten aintzat hartu ballet hori prestatzen aritu zirenean San Petersburgon. Ondorioz, partitura ahaztuta egon zen Klin-eko Tchaikovsky Museoan, harik eta New York-eko Tchaikovsky  Fundazioaren ahaleginen ondorioz berraurkitua izan zen arte, eta 50eko hamarkadan argitara ekarri zuten arte. Handik gutxira, George Balanchine koreografo famatuak, dantzariei birtuosismo erabateko erakustaldia egiteko aukera ematen dien aparteko pieza bat sortzeko oinarri bezala erabili zuen.

Javier Amoren bigarren parte hartzea "Chaconne" (1971) bakarkako lana izango da, Bach-en musika eta Jose Limon (1908-1972) mexikarraren koreografia daramana. Limon, dantza modernoaren aitzindaritzat jotzen da, eta gaur egun oraindik jarraitzen diren teknika koreografikoen sortzailea, eta dantza konpainietan gizonezkoen rola nabarmendu zuena. La Chacona, jatorri espainiarra edo hispanoamerikarra duen hiruko erritmoko dantza da, ziur aski Nueva Españan, alegia, Mexikon duena jatorria, eta Espainia bidez Europa osora hedatu zena XVII. mendean, dantza indartsu eta karrankaria moduan. Bachek chaconaren forma musikala baino ez du erabiltzen, baina emozio eragin sendoekin aberastua. Limon bere dantzan bai formaren soiltasuna eta musikaren sakoneko sentimena adierazten saiatu zen.

 

Sarrerak, 10, 20, 25, 30, 35, 40 eta 55 euro bitarteko prezioekin, txarteldegian erosi daitezke, edo internet bidez, BBKren zerbitzuaren bidez.

 

Euskaldunak eta Dantza 7. Gala

  • Antolatzailea: Asociacion Bilbao Ballet Elkartea.
  • Koreografiak: "Zuretzat ama" (agurra), "Mascherata", Txoria txori, "Tchaikovsky Pas de Deux", "La edad de oro" (tangoa), "Chaconne", "Fusión" y "Kai".
  • Dantzariak: Itziar Mendizabal eta Johannes Stepanek/ Javier Amo eta Maira Fontes/ Beatriz Perez, Roberto Hernández eta bere dantza taldea / Arkaitz Pascuas eta Andoni Aresti Dantza/ Maider González.
  • Tokia eta data: Euskalduna Jauregiko entzutegia, urriaren 29an, 20:00etan.

 

Dokumentuaren akzioak

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.