Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak
Hemen zaude: Hasiera Albisteak Igandean estreinatuko dute Iruñeko Ezpata-dantza

Dokumentuaren akzioak

Igandean estreinatuko dute Iruñeko Ezpata-dantza

2009/09/23 11:52

Iruñeak dantza propioak izan ditzan helburuarekin plazaratuko du Iruñeko Duguna dantza taldeak heldu den igandean (irailak 27) Iruñeko Ezpata-dantza. Irailaren 25etik hurbilen dagoen asteburuan ospatzen dituzte Iruñean San Fermin txikiak eta horien karietara estreinatuko dute dantzari iruindarrek dantza berri hau.

Dantza berria da, baina tradizioaren egiturei fidel jarraitu nahi izan diete sorkuntza prozesuan. Euskal Herriko eta atzerriko antzeko egitura koreografikoei erreparatu diete, baita XVI. mendetik aurrerako zenbait testuri ere, zeinetan Iruñeko zeremonialetan parte hartzen zuten dantzariei buruzko erreferentziak bilatu dituzten.

35 dantzarik parte hartuko dute kortejoan: Buruzagia, Zerbitzaria, 28 ezpata-dantzari, 4 kapitain eta Banderazaina. Duguna taldeko txistularien lana izanen dan dantzari musika jartzea. Genero bereizketarik gabeko dantza izanen da Iruñeko Ezpata-dantza, bertan dantzariek parte hartuko dute, neskak ala mutilak berdin.

 

Irailak 27, Aldapako San Fermin - Iruñeko Ezpata-dantza:

  • 11:30 - Arrotxapeko zubian: Bandera arbola eta kortejoaren irteera

  • 12:15 - Aldapako San Ferminen elizatik: Aldapako San Ferminen prozesioa

  • 13:15 - Udal plazan: Iruñeko Ezpata-dantza

 

Dokumentuaren akzioak

iruindarra
2009/09/28 19:36

Zorionak Duguna!!!izugarrizkoa izan zen. Atzo ikusi zenuten zelako pisua duzuen Iruñean. Arrotxapeko zubia jendez gainezka zegoen, gero jende guzia santo domingo kaletik jarraitu eta Aldapako San Fermin elizaraino jarraitu genizuen. Ondoren prozesioa eta azkenik Iruñeko Ezpata dantza Iruñeko udal plazan. Ikaragarria izan zen. Zorionak eta esker onak zuei!!

2009/09/28 22:00

Mila esker Dugunako guztion partez! Gure auzoarendako (Nabarreria) eta hiri guztiarendako oparia izan zedila nahi genuen eta jendearen esker ona zinez estimatzen dugu!

Erantzun

Erantzuna emateko identifikatu egin behar zara, gure webgunean erabiltzaile bat sortuz.